2011. urterako, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) aurreikusitako jarduerak, honako hauek dira:
1.- Erregulazio, promozio, koordinazio eta aholkularitza jardueren kudeaketa ahalbideratzeko asmoz, Kontseiluaren EGITURA ERATZAILEA garatu.
2.- KONTROL eta ZIURTAPEN ekintzak.
3.- HEDATZE eta PROMOZIO ekintzak.
- Kontseiluaren web orrialdea eratzea. Kontsultarako eta Kontseiluaren aktibitatea helarazteko gunea eratzea, Euskadin erreferentea izateko asmotan.
- Dibulgazio izaerazko Kontseiluaren hedapen eskuliburu bat argitaratzea.
- Euskadiko nekazaritza ekologikoan inskribatutako eragileen gida argitaratzea.
- Nekazaritza ekologikoaren alorrean, euskal gizartearentzako informazio, formazio eta sentsibilizazio erreferentea den Ekolurra aldizkariaren hiruhileko difusioa. Kontseiluak, elkarteek eta beste eragileek gauzatzen dituzten ekintzak eta geure herriko nekazaritza ekologikoko informazio interesgarri oro ezagutaraztea du helburu buletin honek.
- Hedapen ekintzetan parte hartzea. Euskadiko instituzio ezberdinek sustatutako dibulgaziozko aktibitate ezberdinetan parte hartzea (mintegiak, hitzaldiak, eztabaidak, azoka eta feriak…)
- Nekazaritza ekologikoa sustatzen duten ekimen, instituzio eta sareetan parte hartzea.
- Bertoko produktu ekologikoen eskaera sendotzea helburu duen “Bizitza ekologikoa zeure eskura, lurretik mahaira, landa eremu bizi baten alde” 2009-2012 publizitate kanpaina diseinatu eta eratzea.
- Euskadirako, nekazaritza ekologikoaren adierazleak definitzea, Euskadiko nekazaritza ekologikoan egoera eta bilakaera jarraitzeko asmotan. Hurrengo urtetik aurrera, adierazle hauen erabilerak, Euskadiko ekologikoaren egoeraren urteko txostena prestatzea ahalbideratuko digu.
- Dokumentazio gunearen diseinua eta sorkuntza. Fondo dokumentalaren estruktura eta beronen eduki garrantzitsuenak definitu, administrazioarekin lehenengo kontaktuak eratu dokumentazioaren hartu-emanetarako eta Amorebieta-Etxanon egongo den etorkizuneko dokumentazio gunearen erreforma proiektua gauzatu.