Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua sortu duen legearen arabera eta barne-erregimeneko erregelamenduko xedapenetan esaten dena kontutan harturik, honako hau da organigrama:
|
|||||
| AGINTARI ESKUDUNA |
|
||||
| GOBERNU ORGANOA |
|
||||
| ORDEZKARITZA ORGANOAK |
|
||||
| SAIL OPERATIBOA |
|
||||
Administrazioa, agintari eskuduna izatez, Kontseiluaren jarduna bera ikuskatu eta zaintzea eta jardun hori arautzen duen indarreko araudian ezarritako betekizunak eta helburuak betetzera zuzentzen denetz
ikuskatu eta zaintzea du helburu.
* María del Pilar Unzalu, -Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua- José Luis Anda Fernández -Elikagai Politika eta Industriarako Sailburuordea- eta José Manuel de la Fuente Arteagabeitia -Elikagaien Kalitateko Zuzendaria-
ENEEKeko gobernu, administrazio eta ordezkaritza organo gorena, Kontseilua da. Kontseiluko lehendakariak du gobernu organoko ordezkaritza nagusiena.
Kontseilua honela osatuta egongo da:
Kontseiluko lehendakaria Roman Bengoa da, lehendakariordea berriz Juan García de Vicuña. Ekoizpen-ustiategien jabe direnen ordezkariak Alfonso Ortiz de Zárate, Ainhoa Iturbe eta Ramon Muguerza dira. Produktuak eraldatu, inportatu eta/edo merkaturatzen dituzten enpresen jabe direnen ordezkariak Maria Victoria Arrieta, Eider Ordoñez eta Koldo Lizarralde dira. Kontsumitzaileen elkarteen ordezkaria Jon Ariño da eta jadanik desagertutako Nekazaritza Ekologikoko Euskadiko Elkarteen Federazioaren ordezkaria berriz Tomas Larrañaga.
Zuzendaria eta Ziurtapen Batzordea dira ordezkaritza organoak. Hauetaz aparte, ENEEKek Komisio teknikoa eta sustapenerako Komisioa ere badauzka.
Entitatearen ohiko kudeaketaren ardura, zuzendariarena da: Kontseiluak emango dituen zerbitzuak antolatzea, Ikuskatze- eta egiaztatze-lanak koordinatu eta horien jarraipena egitea, kudeaketa ekonomikoaz arduratze, Kontseiluaren baitako lan tekniko, burokratiko eta barne-erregimenekoak zuzendu eta aurrera eramatea eta Kontseiluaren idazkaria izatea.
Kontseiluko zuzendaria Xabier Lejarzegi da.
Zuzendariaren zuzendaritza eta koordinazioz menpe, ENEEKek lan egiten du tekniko eta administratiboki bi lan sail haundien bidez: Kontrol eta Ziurtapena, eta Antolamendukoa.
Kontrol eta Ziurtapen saila – Auditoreak. Errolda eta kontrol aktibitate ezberdinentzako araudia betetzen dela balioztatzea du eginkizun bezala. Balioztapen lanak Zertifikazio Prozeduran jasotzen dira, hala nola eskaeren arreta, tokiko bisitak “in situ” eta laginak batze lanak egitea.
Antolamendu Saila – Teknikoak. Erregistroaren mantentzean, web orrialdearen edukiaz, gida, eskuliburu eta bestelakoena, hedapen eta sustapen ekintzen kudeaketaz eta beste lan administratiboez arduratze lanetan, oinarritzen da bere jarduera. Sustapenerako komisioan laguntza jasotzen du.
| Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua |
| Helbide ofiziala: Anboto kalea 4 · 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) · Tel: 902 540 165 · Fax: 946 46 73 69 · info@eneek.org |
| Behin behineko helbidea: Bekoibarra 35 (San Miguel), 2/9 bulegoa · 48300 Gernika (Bizkaia) |