Caaee

Eneek
03 Eginkizunak

Europako araudietan produktuak ekoizteari, lantzeari, inportatzeari eta merkaturatzeari buruz ezarrita dauden arauak betetzen direla bermatzeko xedearekin, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua sortu da.

Europako arauek ezarritako erregimena dela eta sortutako eginkizunak betetzeaz gainera, kontseilua aholkuak emateko eta lankidetzarako organoa ere badenez EAEko Administrazio orokorrarentzat, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ondorengo eginkizunak izango ditu:

  • Nekazaritzako produktu eta elikagai ekologikoak kontrolatu eta egiaztatzea, eta, horretarako, UNE-EN 45011 arauan zehaztutako betekizunak bete beharko ditu.
  • Zehatzeko ahala gauzatzea, 10/2006 Legedian aurreikusitako baldintzetan.
  • Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren sailari nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren arau teknikoen multzoa eta barne-erregimeneko erregelamendua proposatzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko; azken erregelamendu horrek, beste batzuen artean, ondorengoak zehaztuko ditu: langile propioak eta ondarea.
  • Ekoizpen ekologikoko sistemen ezagutza eta aplikazioa jakinaraztea, baita ekoizpen ekologikoaren bidez lortzen diren produktuena ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzaren arloko eskumenak dituen sailari ekoizpen ekologikoaren inguruko proposamen eta jarraibideak ematea.
  • Produktuetakoren bat ekoitzi, landu, biltegiratu, merkaturatu edo beste herrialde batzuetatik inportatzearen inguruan aldaketaren bat sortzen bada, horren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzaren arloko eskumenak dituen sailari.
  • Kontseiluko lehendakari eta lehendakariorde karguak beteko dituzten pertsonak nortzuk izango diren jakinaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzaren arloko eskumenak dituen sailari, izenda ditzan.
  • Bere eginkizunak aurrera eramateko langileak hautatu, kontratatu, kargutik kendu edo karguan berrestea.
  • Kontseiluko kide bihurtzen diren operadoreek urtero ordaindu beharko duten kuota zehaztea.
  • Nekazaritzako eta elikadurako produktu ekologikoak kontsumitzea eta horien berri ematea sustatzea.
  • Operadoreen erregistroa kudeatzea.
  • Kontseiluaren aurrekontuko diru-sarrerak eta - irteerak kudeatzea.

Aurreko paragrafoetan zehaztutako eginkizunak dena delakoak izanik ere, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eginkizuna izango da bertako kideei zerbitzua eskaintzea, beren jardunerako behar dituzten lan-aholkuak ere barne, eta beren interes ekonomiko eta korporatiboak defendatzea. Ongi bereizi behar dira kudeaketako eginkizunak eta nekazaritzako produktu eta elikagaien kontrola eta egiaztatzea.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua
Helbide ofiziala: Anboto kalea 4 · 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) · Tel: 902 540 165 · Fax: 946 46 73 69 · info@eneek.org
Behin behineko helbidea: Bekoibarra 35 (San Miguel), 2/9 bulegoa · 48300 Gernika (Bizkaia)