Caaee

Eneek
02 Kronologia
  1994/06/04. Nekazaritza Ekologikoko Euskadiko Elkarteen Federazioaren sorrera (Ekonekazaritza).
    Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko hiru lurralde-elkarteen koordinazio-organoa eratzen du, sektoreak Eusko Jaurlaritzarekin duen interlokutorea eta Kontseiluaren sorrerarako sustatzailea da. Informazioa eman eta jendearentzako arreta eskeini, koordinazioa, sektorearen defentsa, prestakuntza, ikerketa, zabalpena eta sustapena dira bere zereginak.
   
  1996/09/24. Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Kontseiluaren sorrera.
    Irailaren 24ko 229/1996 Dekretua
Nekazaritza ekologikoaren arloan aholku ematea eta lankidetza eskaintzea ditu eginkizun. Kontseilu Hau, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzaren menpe dago organikoki eta hierarkikoki, zuzendaritza horren eskumena baita Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol lana egitea.
   
  2006/12/29. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologiko Kontseiluaren sorrera (ENEEK).
    10/2006 LEGEA, abenduaren 29koa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzkoa.
Zuzenbide publikoko korporazio gisa sortzen da, berezko nortasun juridikoa, autonomia ekonomikoa eta jarduteko gaitasun osoa dituela, Europako Kontseiluaren Erregelamenduak ezarritako araubideari dagozkion eginkizunak betetzeko (erregelamendu hori nekazaritza-ekoizpen ekologikoari eta nekazaritza- eta elikadura-produktuetan ekoizpen mota hori adierazteko moduari buruzkoa da).
Jardun horiei dagokienez, Administrazioak ikuskatze- eta zaintze-eginkizunak izango ditu bere esku: hain zuzen ere, kontseilu horren jarduera ez ezik, jarduera hori indarrean den araudiak ezarritako betebeharrak eta helburuak betetzeari egokitzen ote zaion ere ikuskatu eta zainduko du.
   
  2008/02/29. ENEEK kideen aurkezpena.
    Batzordearen eraketa. Roman Bengoa da lehendakaria.
   
  2008/07/07. ENEEK zuzendariaren izendapena.
    Xabier Lejarzegi da zuzendaria.
   
  2009/01/01. ENEEK jardueren hasiera.
   
   
  2009/03/31. Nekazaritza Ekologikoko Euskadiko Elkarteen Federazioa (Ekonekazaritza) desagertzen da.
    Ekonekazaritzak agur esaten du eta ongietorria ematen dio ENEEKi.
   
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua
Helbide ofiziala: Anboto kalea 4 · 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) · Tel: 902 540 165 · Fax: 946 46 73 69 · info@eneek.org
Behin behineko helbidea: Bekoibarra 35 (San Miguel), 2/9 bulegoa · 48300 Gernika (Bizkaia)