Elikagaiek, ekoizpen ekologikoa adierazten duten etiketak eraman ahal izango dituzte, baldin eta internazionalki normalizaturiko tekniken baldintzak errespetatzearen emaitza badira. Ekologiko, Eko, Biologiko, Bio eta Organiko hitzen aipamena, ekoizpen-sistema hau erabiliaz lorturiko elikagaiei soilik ipintzen direla gogoratu beharra dago.
Zentzu honetan, nekazaritza ekologikoaren aipamena egin ahal izateko, ekoizpen-prozesuek, ekoizpen momentutik salmentarainoko tartean, ziurtapen-erakunde baimendu batek burutuko duen kontrol-sistema jasan behar du. Nekazal elikagai ekologikoen ekoizpena, arautegi europar baten bitartez (Europako Kontseiluaren 834/2007 (EEE) Erregelamendua) erregulatuta dago. Arautegi honek, elikagaien ekoizpen eta elaboraziorako eskakizunak ezartzeaz gain, inspekzio, ziurtapen eta etiketadunak izateko betebeharrak azaltzen ditu.
Elikagai hauen etiketan, izena eta produktuaren benetakotasuna egiaztatzen duen erakundearen kodea azaldu beharko da. Euskadin egiaztaturiko produktuek, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologiko Kontseiluaren kodea (ES-ECO-026-VAS) eta zigilua daramate. 2010eko uztailetik aurrera, Europar Batasunean ontziratutako elikagai ekologiko guztientzat, derrigorrezkoa izango da “eurohostoa” bezala bataiatua izan den EUROPAR LOGO EKOLOGIKO BERRIA eramatea. Bestalde, Europar Batasunean ekoiztutako elikagai ekologiko ez ontziratuentzat, aukeran egongo da europar logo honen erabilera.
Logotipoen erabilera zuzenak, EKO produktuen irudia hedatzeko aukera ematen du. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan inskribaturik egon behar da hurrengo logotipoak erabili ahal izateko eta elikagaientzako bakarrik erabili ahal izango dira.
Ohiko ustiategia ekologikoan bilakatu ahal izateko, trantsizio edo konbertsio denbora-tartea ezinbestekoa izango da, bai lurrarentzako eta baita animalientzako ere. Denbora-tarte honen iraupena, ordura arte izandako maneiuaren araberakoa eta eduki nahi den labore zein azienda-motaren araberakoa izango da.
Laboreentzako, prozesu honen gutxieneko iraupena 2 urtetakoa da. Konbertsioaren lehenengo urtean zehar, "0 urtea" izenez ezaguna dena, nekazariak nekazaritza ekologikoa landuko badu ere, ezin izango ditu produktuak halakoak balira bezala saldu. Neurri honen helburua, kalitatea babestea da. Behin lehenengo urte hau gaindituta, produktuak “nekazaritza ekologikorako bilakaera” zigilua izango du. Bilakaeraren garaia gaindituta (2 urte belar-laborantzaren kasuan eta 3 zuhaitzetan), produktuak, ekologikoa deneko zigilua izango du eta halakotzat saldu ahal izango da.
| Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua |
| Helbide ofiziala: Anboto kalea 4 · 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) · Tel: 902 540 165 · Fax: 946 46 73 69 · info@eneek.org |
| Behin behineko helbidea: Bekoibarra 35 (San Miguel), 2/9 bulegoa · 48300 Gernika (Bizkaia) |