Caaee

Ziurtapena
02 Araudi ekologikoa

1989. urtean, “Nekazaritza Ekologikoa” Izendapen Orokorraren Erregelamendua onartu zenean, nekazaritza ekologikoa lehen aldiz legalki arautu zen Euskadin. Erregelamendu hau, Europako Kontseiluaren 1991ko ekainaren 24ko 2092/91 (EEE) Erregelamendua (nekazaritza-ekoizpen ekologikoari eta nekazaritza- eta elikadura-produktuetan ekoizpen mota hori adierazteko moduari buruzkoa) indarrean jarri zen arte ezarri zen.

2092/91 (EEE) Erregelamenduan, nekazaritza ekologikoaren bidezko produktuak ekoitzi, landu, biltegiratu, merkaturatu eta hirugarren herrialde batzuetatik merkaturatzeko inportatzeari buruzko arauak daude jasota, eta baita modu ekologikoan ekoizteko metodoari buruzko adierazpenak ere. Horrekin batera, ekoizle, produktugile, biltegiratzaile, merkatari eta inportatzaileek, nekazaritza eta abelazkuntza ekologikoko produktuak ekoitzi nahi izanez gero, zein kontrol-neurriren menpe egongo diren ere zehazten du, hain zuzen ere agente ekonomiko horiek Europako araudietan ezarritako ekoizpen-arauak errespetatuko dituztela eta baimendutako produktuak baino ez dituztela erabiliko bermatzeko.

2007. urtean, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko legearen baitan (10/2006 Legea, abenduaren 29koa), Euskadiko sektore ekologikoak historikoki egindako eskakizuna gauzatu egin zen: Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua eskuduntza osoz hornitzea, alegia. Helburua, indartsu hazten ari den sektore hau finkatzea zen.

2009ko urtarrilaren 1ean, Europako Kontseiluaren 834/2007 (EEE) Erregelamendua (produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzeari buruzkoa dena) ezarri ostean, 2092/91 (EEE) Erregelamendua indargabetzen da, ekoizpen ekologikoa Erregulamendu berri honek arautuz, Europako Batzordeak onarturiko ondorengo Erregelamenduekin batera: Batzordearen R (CE) 889/2008 eta R (CE) 1235/2007. Lehenengoak, ekoizpen ekologikoa, etiketatzea eta kontrolaren aldetik xedapenak ezartzen dizkio 834/2007 (EEE) Erregelamenduari eta Batzordearen 1254/2008 Erregelamenduak aldatuko dio edukina "Legamian" arloan. Bestea berriz, hirugarren herrialdeetatik produktu ekologikoak merkaturatzeko inportatzeari buruzko xedeak ezartzen ditu, eta Batzordearen 537/2009 Erregelamenduagatik aldatua izango da. Batzordearen R(CE) 271/2010 Erregelamenduak, xedapenak ezartzen dizkio R(CE) 889/2008 Erregulamenduari, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoaren logoaren aldetik.

2008. urtean, Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino eta INTERECO-k sinatu zuten Hitzarmen Bereziaren eginkizunetako bat, Nekazaritza Ekologikoaren Koaderno Teknikoaren (QNT) lehen borradorea aurkeztea izan zen, europako araudia osatuko lukeena. Hau da, QNT-k, europako araudian, interpretaziora atxikitutako aspektu teknikoak argitzen ditu eta garatu ez diren aspektu teknikoak finkatu.

Araudi ekologikoa PDF formatuan jaisteko

Para mayor información:http://ec.europa.eu/agriculture/organic/eu-policy/legislation_es

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua
Helbide ofiziala: Anboto kalea 4 · 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) · Tel: 902 540 165 · Fax: 946 46 73 69 · info@eneek.org
Behin behineko helbidea: Bekoibarra 35 (San Miguel), 2/9 bulegoa · 48300 Gernika (Bizkaia)